Arma bilduma
Egoitza 1914. urtetik aurrera Armeria Eskolan izan zuen lehengo Museoko arma-bilduma eta gerora erosi eta dohaintzan jaso diren armak biltzen ditu Eibarko Armagintzaren Museoak.
Bildumak 500 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak , suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendekoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.
Datu-base honetan gure bildumako arma guztiak aurki ditzakezu.
