Hileko arma
"Bufalo" Pistola.
Eibarko "Beristain y Cía" etxeak,1916 eta 1920ra bitartean, hobetze-patenteak eskuratu zituen "Browning" 1910aren sisteman oinarritutakoak.

Pistola horiek merkaturatzeko BUFALO marka erabili zen, eta bertan inskribatu zen 62004 eta 67567 zenbakiko patenteen erresena zehatza; eta "Model 1920" inskripzioa "Eibar" motako pistolan. "Beristain y Cía" etxeak "Bufalo" pistolak fabrikatzeko "Gabilondo y Cía" etxea kontratatu zuen.
Arma horiek 1920an hasi ziren ekoizten; eta hurrengo urtean, "Fabrique Nationale"k "browning 1910"aren patentean zuen bere eskubideen alde legearen bidea hartuko zuelakoan eta, badaezpada, "Beristain y Cía" etxeak patente horren ezabaketa lortzeko auzia aurkeztu zuen, Espainian ez zela martxan ipini argudiatuta. 1914an "Fabrique Nationale"k ziurtagiri bat aurkeztu zuen, eta agiri horren arabera, Bartzelonan baliabideak zituen "Browning 1910" pistola fabrikatzeko baina ez zen martxan ipini. Belgikarrek ezinbesteko kasua zela alegatu zuten gerra sasoia zelako, baina hala ere, 1926ko uztailaren 6an emandako sententzia bidez, euren patentea eta industria-modelakoa zaharkitutzat deklaratu zirenean ez zuten izan ezer egiterik. "Beristain y Cia" etxeak, "Fabrique Nationale"rein izandako auzi hartan bere aldeko epaia lortu baino zertxobait lehenago utzi zion "Bufalo" pistolak egiteari.
"Velo-Dog" errebolberra
Poltsikoko errebolber bi hauek "hammerless" motakoak dira, erdiko suzko kartutxoendakoak, tiro bikoak, armatu itxikoak eta katu tolesgarridunak, danborraren ardatzean kokatzen den eskuko hagaxka erauzgailua dute eta arima marratua. Pieza horiek "Hammerless" idazkuna daramate eta "velo-dog" izenez ezagutzen diren multzo horretakoak dira.

"Velo-dog" errebolberra Charles François Galand jaunak 1890 inguruan asmatu zuen, defentsarako arma legez, txirrindulariak txakur basatietatik babesteko egina.
Asmatzerakoan 6 mm-ko kartutxoetarako arma bazen ere, piperbeltzez edo berunezko balaz ere kargatu zitekeen ondorio latzagoak lortzeko. Era horretan, hasieran erabiltzea uste zenerako hura gainditu eta defentsa pertsonalerako arma bilakatu ziren. Gero aldaketa batzuk egin zitzaizkien eta 6,33 mm eta 7,35 mm-ko Browning kartutxoetarako prestatu ziren; Nagant 7,62 mm-koetarako edo 8 mm-ko Lebeletarako.
Eibarren horrelako armak egiten hasi zen lehenengo armagina Francisco Arizmendi izan zen, 1904an arma horren patentea sartzeko eskaera egin zuen baina asko eta asko izan ziren arma horrekiko interesa erakutsi zuten euskal armaginak eta mota askotarako patenteak eskatu ziren: sistema automatikoetarako, erauzketa automatikorako, iraulgarrietarako, zabukariak...
Errebolber horietako gehienak oso kalitate eskasekoak zirenez, euren izenaren galera ekarri dute; eta, bestalde, mota askotakoak izatera, horrelako armetan espezializatutako bilduma-egileak atzera egin dute; hala ere, errebolber mota honek dituen berezitasun mekanikoak benetan atentzioa ematekoak dira. Poltsikoko armen esparruan pistola automatikoekin lehian ibili ziren defentsa pertsonalerako, baina azkenean, pistola automatikoek irabazi zuten lehia.
"Bidaietarako" pistola parea; Eusebio Zuloagak egindakoak.
"Bidaietarako" pistola pare hau, abankargazkoak eta ingeles erako katu-bridekin, neurri erregularrekoak, joan-etorri arriskuetan norbere burua defenditzeko erabiltzen ziren. Kanoi oktogonalekoak dira, arima leunekoak, eta inskripzio hau daramate: EUSEBIO ZULOAGA ARCABº DE S.M. EN MADRID AÑO DE 1840. Platina leuna da eta grabatuta dago, kanoiak duen idazkun berberarekin. Kontraplatina grabatuz dotoretuta dago, eta siluetak edo irudiak hegoak zabalik dituen arrano bat dakarkigu gogora. Eskutokia frantziar erakoa da, neurri handikoa eta koskadura finekoa hobeto oratzeko. Katu gaineko kaxan iltzatuta doan eskubabesak gantxoa du oratzeko eta katuak "ile" deituriko gailua darama tiroaren leuntasuna neurtzeko.
Pistola hauek Eusebio Zuloagak (1808-1898) egin zituen Madrilen 1840. urtean; bera izan zen Isabel II erreginak 1840aren eskutik jaso zuen Erregearen Arkabuzgin tituluaren azken jabea. Armagin horrek Madrilen tailerra eta denda zituen eta han jasotzen zituen Gortearen eskaerak. Ziur aski, tailer hori, Eibarren zituen arma-tailerrean egindako armak muntatzeko eta armei luxuzko akabera emateko erabiliko zuen, Eibarko tailer hura baitzen sasoi hartan Espainian zegoen tailerrik onenetarikoa. Madrilgo tailerra 1854an itxi zuen eta Eibarko tailerra edo fabrika berrantolatu egin zuen gainerako akabera-prozesurik behar ez zuen produkzioa lortzeko. 1867an fabrikaren zuzendaritza Plácido bere semearen esku utzi zuen eta arkabuzgintzarekin zerikusia zuen jardun oro betiko baztertu.

Armaren luzera: 380 mm.
Kanoiaren luzera: 216 mm.
Kalibrea: 17,2 mm.
Ehizarako aiztoa, perkusio-pistoladuna.
Ehizarako aiztoa, perkusio-pistoladuna, Felipe Galbasorok Eibarren 1850. urte inguruan egindakoa. Aiztoak, aho jarraitu bateko xaflarekin, ildaskak ditu bizkarrean, eta xafla erdiaren gaineko aldean perkusiozko pistola txiki bat du, kanoia helikoidean landua eta brontzezko esfera trinkoa edo bonbeta, hori ere ildaskatua. Txakurra grabatuz dotoretuta dago; baita txispa eta besarkadera ere. Kaxaren bizkarrean edo goiko aldean, ildasken aurretik, testu hau azaltzen da: Galbasoro en Eibar Jaurtigailua tolesgarria da; horrela, zorro barruan sar daiteke. Eskulekua egurrezkoa du letoizko sagar jarraituarekin, eta amaieran irtengune koniko txiki bat du goian botoia duena. Babesa letoizko oraleku edo arriaz batekin dago osatuta, akaberak, kiribilean grabatuta, kontrara jarrita. Eskulekuaren errematean 5 bat du, eta testu hau: GALBASORO EN EYBAR

Victoria
Pedro Careaga Garagarza hartzen zen bere sasoiko asmatzailerik handienetakotzat (J.L. Calvó, La Industria Armera Nacional, 1830-1940; Eibar, 1997, 151. orrialdea). Esperanza y Unceta fabrikanteekin zuen hartu emanaren ondorioz, berak asmatutako modeloak "Victoria" markarekin egiten hasi ziren 1911tik aurrera. Ziur aski "Victoria" pistola izango da "Eibar" motako pistolaren ezaugarriekin fabrikatu zen aurreneko arma. Esperanza y Uncetak "Victoria" pistolak fabrikatu zituen 6,35 mm-ko eta 7,65 mm-ko kalibreetan; hammerless erakoak nahiz katua bistan zutenak. Bere modeloetako batzuk gailu bat zuten, tiratzaileari, begiratze hutsarekin, armak errekamaran kartutxorik zuen jakiten uzten ziona.

Esperanza y Uncetak 1915ean utzi zion "Victoria" marka erabiltzeari, markaren jabetasunaren inguruan istilu bat sortu zelako; horren ordez "Astra" pistola egiten hasi zen, ordutik aurrera gehien erabilitakoa. Pistola horiek merkaturatzeko orduan erabili ziren beste marka-izen batzuk hauek izan ziren: "Muxi", "Scott", "Brunswig", "Dewaf" edo "Belgium". Museo honek duenak, zazpi kartutxorendako kargagailua du. Hegal eta kargagailu-segurua eta kargaren adierazlea; katua ezkutuan eta arima marratua bost ildaskarekin. Inskripzio hau du:Automatic Pistol. Victoria Patent.
Campo-Giro pistola, 1913ko modeloa.
Campo-Giroko konde zen Venancio López de Ceballos y Aguirre koronel-ordeak asmatutako pistola dugu, arauzko armatzat hartuko zen pistola erdi-automatikoa zein izango zen erabakitzeko sortu zen Espainiako Ejertzitoaren batzordeari aurkeztu zion, bera ere batzordekide zela. Batzordearen aurrean aurkeztu ziren arma guztiak zehatz aztertu ondoren, ?campo-giro?koa fabrikatzea erabaki zen. Hasierako eskaeraz gain ez zen beste eskaerarik egin, baina "campo-giro"koa ezagun egin zen jendearen artean eta merkatu zibilerako egiten segitu zuten. Guztira, 995 izan ziren fabrikatu zirenak eta Guardia Zibilaren pistoletako bat huraxe izan zen.
Diseinu aldetik nahiko konplexua, baina akabera eta doiketa aldetik paregabea. Pistola honen kanoia finkoa da, eta bere erdi-automatismo hori "blow-back" errebote edo punpa sistemaren bidez lortzen du; morroilotu bariko sistema horretan, errekamara, tiroa bota eta berehala hasten da irekitzen, eta horren ondorioz bere malgukiak indar benetan handia lortzen du; horrez gain, beste malguki txiki bat jarri zitzaion kanoi azpian, irekiera atzeratzen laguntzen duena. Zortzi kartutxorendako kargagailua. Arima marratua. Pistola Campo Giro, modelo 1913.
Creada por el Teniente Coronel Don Venancio López de Ceballos y Aguirre, conde de Campo-Giro, quien la presentó a la comisión (de la que el mismo formaba parte), del ejercito español que se había creado con el fin de decidir cual sería la semiautomática que se adoptaría como reglamentaria.

Después de un exaustivo estudio de todas las armas que se habían presentado, se decidió que sería la Campo-giro la que se encargaría de su fabricación. Después del pedido inicial no se volvió a efectuar ningun otro, pero la Campo-Giro ya era conocida por el público general y continuó en producción para el mercado civil. Se fabricaron 995 y fue una de las pistolas de la Guerra Civil.
Su diseño es un tanto complejo, pero con un perfecto acabado y ajuste. Esta pistola es de cañon fijo y su semiautomatismo se consigue mediante el retroceso de masas (Blow-Back), este sistema sin acerrrojamiento en que la recámara comienza su apertura inmediatamente después de producirse el disparo hace que su muelle recuperado tenga una gran fuerza y además se la dotó de otro pequeño muelle que montado debajo del cañon ayuda a retrasar la apertura de ésta. Cargador para ocho cartuchos. Anima rayada.
Star pistola, 1919 modeloa. "Sindikalista".
Bonifacio Echeverría izan zen lehena, Belgikako Fabrika Nazionalak Espainian urte horretan bertan patentatu zuen "Colt" 1911 pistolaz interesatu zena.
Eibartar armaginak, 1919an, Colt-aren ezaugarri berberak zituen arma baten sarrera-patentea eskatu zuen, baina bere asmoa ez zen inondik inora ere haren kopia berdin-berdina egitea, itxuragatik "Colt" motakoak izendatutakoen barruan sartu beharreko pistola batzuk sortzeko erabiltzea baizik.
Pistola honen lehenengo modeloa, Star etxeak egindakoa, 6,35 kalibrekoa izan zen, tamainagatik eta erabilitako kalibreagatik desberdintzen ziren beste modelo batzuk egiteko oinarritzat hartu zena. Euskarria, Colt 1991 lehen modelo haren antzekoa da, ostera, gidari erdirekiak Beretta italiarra dakarkigu gogora. Pistola hori 1929ra arte egin zen 6,35, 7,65 eta 9 mm-ko kalibreekin.
Guztietatik ezagunena eta erabiliena, Bartzelona eta Zaragozako anarkosindikalistek erabiltzen zutelako "sindikalista" izenez ezagutzen zena izan zen, 7,66 mm-ko kalibrekoa eta maila ofizialean Star pistola, polizia modeloa deitzen zitzaiona. Pistola horiek guztiek dute antzeko itxura, eta bata bestetik desberdintzeko ezaugarria armagabetzeko palanka da, gidariaren errei azpian dagoena, aurreko zatian.

Erakunde anarkisten kide batzuk euren biografietan diotenez, pistola neurri txikikoa izatera, gerrian lotutako soka batetik eramaten zuten zintzilik, praka zangoaren luzeran. Pistola "erabili" beharra bazuten, aurretik poltsikoan horretarako egindako zulo batetik ateratzen zuten; erabili ondoren arma ezkutuan edukitzeko eta katxeoak egiten zituztenean polizia ez ohartzeko balio zuen zuloa.
