02 Aretoa. Txispadunak. XIX gizaldia.

Ekimen pribatua gremioen sistema barruan

XIX. mende hasieran, eskualdeko arma guztiak eskuz egiten ziren eta gremioen sistemapean ziharduten; baina aldi berean, Eibarren, hasberria bazen ere, armak prezio lehiakorretan egiteko gauza zen ekoizketa pribatua sortzen ari zen.

Areto honetan, txispa edo sugiltza duten armak dira erakusten direnak, eta sasoi hartako arma motzak eta luzeak ikus ditzakegu. Azpimarratzekoa da Oviedon Doiztua eibartarrak egindako zizpoleta, XVIII. mendearen amaiera aldean frantsesak sartu zirenean eskualdeko armaginak Asturias aldera joan zirenaren seinale. Beste batzuenen artean, Ramón Zuloaga, José Aguirre, Ignacio Bustindui, Astiazaran, Garate bezalako armaginek egindakoak ditugu begi aurrean. Pieza horiek XIX. mendearen aurreneko hiru hamarraldietako armagintzaren ikuspegia damaiguten elementuekin lagunduta daude.

Leku horretan daude baita Marokotik iritsitako arma bitxi batzuk, horiek ere su-sistema eta txispa ateratzeko sistema hori erabiltzen dutenak.

Aldi berean, areto horretan, abankargazko txispa edo sugiltzaren sistemari buruzko animazio infografikoak ikusiko dira; sugiltz sistema guztien ingurukoa: nola egiten ziren, nola funtzionatzen zuten.

Arma corta. Pistola de avancarga con llave de chispa