04 Aretoa. Sistema berriak. XIX. gizaldia.

Merkatua argitzen.

XIX. mendeak aurrera egin ahala, estatuak ez zuenez arma militarrak egiteko enkargurik egiten, euskal armaginak, derrigorrean, euren produkzioa merkatu zabalari begira egiten hasi ziren: ehiza-eskopetak, piztoletak eta esmitzak.

Sasoi hartan sortuko ziren baita erretrokargazko armak, aurrerapen teknologikoaren eta burdingintzaren ondorio, kartutxo mota berriak egiteko aukera ematen zutenak. Jaurtigailu berri horiek su-sistema ezberdinen garapena ekarri zuten: erretrokargazko lehenbiziko armak egin ahal izan ziren, errepetiziokoen aitzindari eta gerora etorriko ziren pistola erdiautomatikoen aitzindari.

Areto honetan tiro bakarreko armak ikusiko ditugu eta, aldi berean, erretrokarga sistema guztiei esker izandako jaurtigaien bilakabideari buruzko aipamenak.

Erretrokarga eta tiro bakarreko fusila.