05 Aretoa. Esmitzak eta abisperoak. XIX-XX gizaldiak.
Gora egiteko sasoia
Tiro bat baino gehiago berehala botako zuen arma bat bilatzen egin zen ahaleginaren ondorioz agertu ziren abisperoak, katua edo txakurra sakatzen denean, berez edo eskuz, ardatzaren inguruan biraka egiten duten hainbat kanoiko arma motzak. Esmitzaren aurrekoak horiek izan ziren, kainoi bakarra eta kargagailu edo danbor biribila duen esmitzaren aitzindariak.
Horrela, esparru bakar batean baina bereiztuta erakusten dira XIX. eta XX. mendeen artean egin ziren abisperoak eta abankargazko nahiz atzerakargazko esmitzak, erakusleiho bitan daude jarrita batetik bestera dagoen aldea ikusteko, bilakabide teknologikoa eta modelo eta patente ezberdinak erakusteko.

Leku horretan erakutsiko da Eibarrek izan duen enpresa-garapena, esmitzen ekoizpen handiaren ondorioz lortutakoa. "Hermanos Orbea"k egin zituen aurreneko esmitzetatik hasi, Teodoro Ibarzabalek egindako damaskinatuetara heldu eta AC Alfak XX. mendearen aurreneko larenean egin zituenetara heldu arte.
