07 Aretoa. Arma modernoak eta kontenporaneoak. XX. gizaldia.
Eibar, tailer-hiria.
XIX. mendeak aurrera egin ahala sortu ziren atzekargako armak, aurrerapen teknologikoaren ondorio eta kerik ateratzen ez zuen bolbora deskubritu izanaren eta kartutxoetan lortutako aurrerakadaren ondorio, horri esker azalduko baitira su-sistema ezberdinak garatzean errepetizioko armak eta lehenengo zizpoleta erdiautomatikoak .
XX. mende hasieran euskal armagintzaren ezaugarri nagusienetako bat zera zen, arma motzak zirela gehien ekoizten zirenak. Azken karlistada amaitu zenean, estatuak utzi egin zuen euskal armagintza ejertzitorako behar zituen armak hornitzeko orduan. Merkatu horren faltan, Eibarko armaginak gauzak aldatzen joan ziren eta erabilera militarrerako armak egitetik -merkatuan irteerarik ez zutenak- merkatu zabalerako armak egiten hasi ziren, hau da, ehizarakoak eta defentsa pertsonalerako esmitzak eta pistolak. Horietako batzuk areto honetan daude, dokumentuekin, marrazkiekin eta ehiza-eskopeten kartutxoak husteko sistema hobetzeko deskribapena ematen duen txosten batekin batera.
Eibarko armaginek atzerriko armen modeloak eta patenteak garatu zituzten, eta patente eta modelo horietako asko hobetu eta egokitu ere bai. Horren erakusgarri ditugu areto honetan aurkezten diren batzuk, esate baterako Victoria izenekoa, Eibar motako lehen pistola, Browning patentearekin FNk egin zituen lehenengo modeloetan oinarritutako arma soila. Eibarrek erabili zuen estrategiaren argigarri dugu baita Mauser pistola erdiautomatikoa: pistola hartu, sistema hobetu eta sistema automatikoa ezarri zioten.

Erakusketaren azken zati honetan bankada bat topatuko dugu, ehiza-eskopeta bat egiteko egin behar diren behar guztiak azaltzen dituena.

Ibilbidea amaitzear dagoela, dokumentazio aretoak bisitariari armagintzaren inguruan dagoen bibliografia ikusteko aukera emango dio. Bestalde, argibide gehiago eskuratzeko datu-base batean sartzeko aukera ere hantxe dago.
